85 – 115 – 125 KM Benetazko Zikloturismoa
2024eko martxoaren 17a, igandea. 35. Edizioa

OCCIDENT BILBAO BILBAO 2024 NAZIOARTEKO ZIKLOTURISTA MARTXAREN ARAUDIA:

1. artikulua

BideBike-k antolatzen du 2024eko Martxoaren 17an, “OCCIDENT BILBAO-BILBAO 2024” Nazioarteko Zikloturista Klasika. Martxa hau ez da lehiaketa bat eta Bizkaiko errepideetatik igaroko da.

2. artikulua

TRAFIKOA KONTROLPEAN BAINA ZABALIK EGONGO DENEZ, PARTE-HARTZAILE GUZTIEK ZIRKULAZIO-ARAUAK ERRESPETATU BEHAR izango DITUZTE, BAITA TRAFIKO-AUTORITATEEK ZEIN ANTOLAKUNTZAK EMANIKO ARGIBIDEAK JARRAITU BEHAR izango dituzte ERE.

3. artikulua

“OCCIDENT BILBAO-BILBAO 2024” parte-hartzaile izango dira soil-soilik 15 urtetik gorakoak, edo aurten betetzen dituztenak, eta 80 urtetik beherakoak, izena emanda daudenak, kaskoa daramatenak eta aurtengo edizioari dagokion eskelekuko plaka jarririk dutenak. Horrez gain, 2. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko dute, Antolakuntzak ezarritako ordutegia eta ibilbidea bete beharko dituzte zorrozki, eta “erne ziklista-martxa” eta “ziklista-martxaren amaiera” adierazpenekin, hurrenez hurren, Martxa irekitzen eta ixten duten ibilgailuen artean joan beharko dute.

4. artikulua

Irteera Deustuko Zubian emango zaio martxari (ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren ondoan) 8:00etatik 9:00etara, 15 minuturo. Parte-hartzaile bakoitzak bere irteera-ordua libreki aukeratu ahal izango du.

5. artikulua

Helmuga Bilbon izango da, eta parte-hartzaileak 12:15etatik 14:00etarako tartean iritsiko dira. Denbora-tarte horretan iristen diren eta eskelekuko plaka daramaten parte-hartzaile guztiek eskubidea izango dute gertakari honetarako bereziki diseinatutako garaikurra eskuratzeko.

6. artikulua

”Martxan” zehar laguntza medikoa ere izango da, 10 sendagilek eta 8 OLTk osaturikoa. 8 anbulantzia ere izango dira.

7. artikulua

Laguntza teknikoa eskaintzeko 10 ibilgailu ere ibiliko dira parte-hartzaileen inguruan. Haien zeregina matxurak konpontzea izango da, nahiz eta parte-hartzaileek beraiek ordaindu beharko dituzten matxurak konpontzeko eskatutako piezak eta osagarriak.

8. artikulua

Hornidura puntua BIZKAIKO Teknologia eta zientzia parkean (ZAMUDIO) egingo da: 60. km-an. HORNIDURA BOLTSAK AURTENGO EDIZIOKO ESKULEKUKO PLAKA JARRIRIK DAUKATENENTZAT BAKARRIK BANATUKO DIRA.

9. artikulua

ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROan eta EUSKADI plazan egongo dira partaideen ibilgailuentzako doako aparkalekuak (Zubiarteko 17:00ak arte izango da doakoa. Ordu horretatik aurrera ordaindu behar izango da). Kontuan hartu gainean bizikletak daramatzaten ibilgailuak ezin izango direla aparkaleku hauetan sartu.

10. artikulua

Bi autobus ere izango dira martxa uzten duten parte-hartzaileentzat, eta bi trailer ibiliko dira haien bizikletak eramateko.

11. artikulua

“OCCIDENT BILBAO-BILBAO 2024” martxan, KASKOAren erabilera DERRIGORREZKOA da.

12. artikulua

Partaide bakoitzak bere ardurapean egingo du Martxa hau eta baldintza fisiko egokiak eta bizikletan ibiltzeko baldintza teknikoak dituela adierazten du. Antolakuntzak, txirrindularitza praktikatzeko gai dela egiaztatzen duen azterketa medikua egitea gomendatzen dio partaide bakoitzari.

13. artikulua

Occident Bilbao-Bilbao zikloturista martxa ez da lehiaketa bat. Martxa honetan partaide asko izaten dira eta hau kontuan hartu beharreko datua da martxa egiteko momentuan. Abiadura eta maneiukortasuna kontrolpean egon behar dira momentu guztietan.

14. artikulua

Partaide guztiek, antolakuntzako pertsonak, auzokideak, langileak, beste partaideak, eta bidean aurkituko dituen pertsona guztiek, baita bereko eta besteren materiala errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

Behar izatekotan, parte-hartzaileek xede horretarako prestatutako komunak eta ARCON-eko edukiontziak erabiliko dituzte eta ez dute ezer bide ertzera botako ibilbidean zehar.

15. artikulua

Araudi hau betetzen ez duten, edota bere jarrerarekin bere edo besteen osasuna arriskuan jartzen duten parte-hartzaileek, martxatik kanpo uzteko eskubide guztiak erreserbatuta du antolakuntzak.

16. artikulua

Antolatzaileak eta laguntzaileak/babesleak ez dira probaren inskripzioan emandako opariek izan dezaketen funtzionamendu edo erabilera txarraren erantzuleak, ezta opariek izan ditzaketen ondorioen erantzuleak ere.

17. artikulua

Izen ematea pertsonal eta besterenezina da. Izena ematerakoan parte-hartzaileek “Occident Bilbao Bilbao 2024” (informazio gehiago: www.bilbaobilbao.com webgunean) zikloturista martxa honen araudia eta baita balditza orokorrak eta datuen tratamendua onartzen dituzte.

18. artikulua

Behin betiko inskripzioa eta ordainketa egin ostean, ezinbesteak bultzatuta Martxa bertan behera utzi behar izango balitz, ez litzateke ordaindutakoa bueltatuko. Antolakuntzak ez du kontu egingo partaideen bizikletak edo beste ekipamenduak izan litezkeen maltxuretaz.

19. artikulua

Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Espainako Txirrindularitza Federazioak (RFEC) eta/edo Nazioarteko Txirrindulari-Batasunak (UCI) homologatutako txirrindularitza-lizentzia izatea, edo Zubiarte zentruan eguneko lizentzia izenpetzea, antolakuntzak emandako aseguruarekin. Hauek dira agintariek onartzen dituzten aseguru baliodun bakarrak. Proban parte hartzeko nahitaezko aseguruaren prezioa ordaintzetik ez du salbuetsiko erabiltzailea RFEC ez den beste federazio batean federatuta egotea (adibidez, Espainiako Triatloi Federazioan (RFET), Zikloturismo Federazioan (FCT), Mendi Federazioan…). RFEC lizentziaz bestelako kasu horietan, erabiltzaileak bere gain hartuko du proban parte hartzeko derrigorrezko aseguruaren (eguneko lizentzia) prezioa ordaintzea.

OCCIDENT BILBAO BILBAO 2024 NAZIOARTEKO ZIKLOTURISTA MARTXAREN BALDINTZA OROKORRAK / DATUEN TRATAMENTUA:

Izena ematen duten pertsona guztiak, BIDEBIKE S.L.-ri bere irudia Occident Bilbao Bilbao martxaren promozio eta zabalkundean erabiltzeko baimena ematen diote, bere forma guztietan (irratia, prensa, bideoa, argazkia, DVD, internet, kartelak, komunikabideak, etab.). Eta baita merkataritza eta publizitate ustiapenerako eskubide guztiak ematen dizkiote material hau egoki deritzon guztietan erabiltzeko, honen truke ordain eskubiderik izan gabe.

Behin betiko inskripzioa eta ordainketa egin ostean, ezinbesteak bultzatuta Martxa bertan behera utzi behar izango balitz, ez litzateke ordaindutakoa bueltatuko. Antolakuntzak ez du kontu egingo partaideen bizikletak edo beste ekipamenduak izan litezkeen maltxuretaz.

BIDEBIKE S.L. izango da datu pertsonalen jabea eta arduraduna. Jasotako datuak BIDEBIKE S.L.-ren fitxategi automatikoetan sartuko dira. Izena eman dutenek horretaz informatuta daude eta baimena ematen dute datu horiek BIDEBIKE S.L.-ren ardurapeko datu pertsonalen fitxategietan sartzeko. BIDEBIKE S.L.-k baliabide tekniko egokiak eskaintzen dizkie izena eman dutenei Datuen Babeserako klausula honetara edota garrantzizko informaziora sartzeko aukera izan dezaten, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Halaber, informatuta gelditzen dira datu pertsonalak hurrengo helburuak betetzeko batzen direla:

BIDEBIKE S.L. edota honekin erlazioa duten beste elkarteekin ezarritako harremana mantentzea, izena ematen dutenek erabiltzen dituzten zerbitzuen kudeaketa, administrazioa, prestazioa, hedapena eta hobekuntza bultzatuz; zerbitzuen egokitzapena izena ematen dutenen lehentasun eta zaletasunak kontuan hartuz; zerbitzuen erabilera aztertuz eta zerbitzu berriak diseinatuz. Izena ematen dutenek zerbitzuen eguneratzearen informazioa jasotzeko baimena ematen dute eta baita BIDEBIKE S.L.-k ekoiztutako informazio teknikoa, komertziala eta abar jasotzekoa ere. Izena ematen dutenek BIDEBIKE S.L-k antolatuko dituen gertakizunen informazioa jasotzeko baimena ematen dute eta bere datuak BIDEBIKE S.L.ren laguntzaile eta babesleei helarazi eta jakinaraztekoa ere. Datuen eskaeraren eta tratamenduaren xedeak galdeketen bidalketa ere barne hartzen du.

Izena eman dutenek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakete. Horretarako, posta elektronikoa bidali behar da bidebike@bilbaobilbao.com-era edo eskutitza hurrengo helbidera: BIDEBIKE S.L. Ibañez de Bilbao kalea, 13. Entpl ezk. – 48009  Bilbo.

Parte-hartzaileek “Occident Bilbao-Bilbao”-ko araudia onartzen dute.

Scroll to Top