85 – 115 – 125 KM Benetazko Zikloturismoa
2024eko martxoaren 17a, igandea. 35. Edizioa

INSKRIPZIOA OCCIDENT BILBAO BILBAO 2024

Occident Bilbao Bilbaon izena eman nahi baduzu, esperientzia ahaztezin bat bizitzetik pauso batera baino ez zaude. Eman izena orain eta ez utzi pasatzen urteko zikloturista martxa zirraragarrienetako baten parte izateko aukera!

2013. urtetik aurrera edizioren baten behin-behineko edo behin betiko inskripzioa egin bazenuen, mezu bat 2023ko urriaren 18an jasoko zenuen zure posta elektronikoan zure erregistro zenbakiarekin.

2013. urtetik ona EZ baduzu behin-behineko edo behin betiko inskripzioa egin, BETE eta BIDALI ezazu beherago agertzen den BULETINA. E-mail bat jasoko duzu zure ERREGISTRO ZENBAKIAREKIN. Zenbaki hau edizio honetarako baliogarri izango da eta baita martxaren hurrengo edizioetarako ere.

2013. urtetik aurrera EZ baduzu behin-behineko edo behin betiko inskripzioa egin eta EZ baduzu aurtengo BEHIN BEHINEKO INSKRIPZIOA EGITEN, eskuz bete behar izango duzu zure izen ematea Zubi Arte Merkatal Zentruan.

Zure erregistro zenbakiarekin e-mailik ez bazaizu heltzen, edo e-mail hori EZABATU edo galdu baduzu, ZURE DATUEN FITXA ikusi ahal izango duzu hurrengo bilatzailea erabiliz: bilatzailea

INPRIMATU zure erregistro zenbakiarekin jasoko duzun e-mail-a eta EKARRI EZAZU ZUBI ARTE MERKATAL ZENTRURA (Deustuko Zubiaren ondoan dagoena eta irteera puntua izango dena) ZURE BEHIN BETIKO IZEN EMATEA ARINTZEKO.

Hurrengo ordutegietan etorri ahal izango zara:

  • Asteazkena, Martxoak 13, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Osteguna, Martxoak 14, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Ostirala, Martxoak 15, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Larunbata, Martxoak 16, 10:00etatik- 20:00ak arte
  • Igandea, Martxoak 17, 07:00etatik- 08:30ak arte

Ordaintzerakoan txirrindularitza federazioko lizentzia aurkezten baduzu prezioa 25 €koa izango da. Gainontzekoentzat 30€.

Inskripzioa egiteko prezioa eta dortsalak bardinak izango dira 3 ibilbideetarako. Ez da egongo inolako berezitasunik. Ez zaio antolakuntzari informatu behar bakoitzak egingo duen ibilbideetaz.

Galderarik izatekotan idatzi helbide honetara: bidebike@bilbaobilbao.com

Behin-behineko inskripzioa egiteko buletina: gogoratu aurreko urtetako (2013. urtetik ona) erregistro zenbakia baduzu EZ duzula bete behar:

Datu perstsonalak

Sexua:


(Gogora ezazu * daukaten datuak beharrezkoak direla)

Scroll to Top