Ibilbideak

Hiru ibilbide eskaintzen dizkizuegu partaide bakoitzak bere helburuak lortzeko aukera izan dezan. Laburra, 85 km-takoa, Klasikoa, 115 km-takoa, eta Vivero, 125 km-takoa. Guztietan Bizkaiko bideetatik ibiliko gara eta hemengo herrietako hainbat bazter ikusteko aukera izango dugu, bakoitzaren neurriko ahaleginak egin ostean, Bilboko helmugan poztasunez sartzeko.

Prezio eta dortsal berdinak

Inskripzioa egiteko prezioa eta dortsalak bardinak izango dira 3 ibilbideetarako. Ez da egongo inolako berezitasunik. Ez zaio antolakuntzari informatu behar bakoitzak egingo duen ibilbideetaz.

85 Km – Laburra (D + 800m.)

115 Km – Klasikoa (D + 1200m.)

125 Km – Vivero (D + 1600m.)

Babesleak / laguntzaileak

Izen-ematea
Scroll to Top