Araudia / Baldintza Orokorrak
BILBAO BILBAO 2023 NAZIOARTEKO ZIKLOTURISTA MARTXAREN ARAUDIA:
1. artikulua
BideBike-k antolatzen du 2023ko Martxoaren 19an, "BILBAO-BILBAO 2023" Nazioarteko Zikloturista Klasika. Martxa hau ez da lehiaketa bat eta Bizkaiko errepideetatik igaroko da.
2. artikulua
TRAFIKOA KONTROLPEAN BAINA ZABALIK EGONGO DENEZ, PARTE-HARTZAILE GUZTIEK ZIRKULAZIO-ARAUAK ERRESPETATU BEHAR izango DITUZTE, BAITA TRAFIKO-AUTORITATEEK ZEIN ANTOLAKUNTZAK EMANIKO ARGIBIDEAK JARRAITU BEHAR izango dituzte ERE.
3. artikulua
“BILBAO-BILBAO 2023” martxako parte-hartzaile izango dira soilik, izena emanda daudenak, kaskoa daramatenak eta aurtengo edizioari dagokion eskelekuko plaka jarririk dutenak. Horrez gain, 2. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko dute, Antolakuntzak ezarritako ordutegia eta ibilbidea bete beharko dituzte zorrozki, eta "erne ziklista-martxa" eta "ziklista-martxaren amaiera" adierazpenekin, hurrenez hurren, Martxa irekitzen eta ixten duten ibilgailuen artean joan beharko dute.
4. artikulua
Irteera Deustuko Zubian emango zaio martxari (ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren ondoan) 8:00etatik 9:00etara, 15 minuturo. Parte-hartzaile bakoitzak bere irteera-ordua libreki aukeratu ahal izango du.
5. artikulua
Helmuga Bilbon izango da, eta parte-hartzaileak 12:15etatik 14:00etarako tartean iritsiko dira. Denbora-tarte horretan iristen diren eta eskelekuko plaka daramaten parte-hartzaile guztiek eskubidea izango dute gertakari honetarako bereziki diseinatutako garaikurra eskuratzeko.
6. artikulua
”Martxan” zehar laguntza medikoa ere izango da, 10 sendagilek eta 8 OLTk osaturikoa. 8 anbulantzia ere izango dira.
7. artikulua
Laguntza teknikoa eskaintzeko 10 ibilgailu ere ibiliko dira parte-hartzaileen inguruan. Haien zeregina matxurak konpontzea izango da, nahiz eta parte-hartzaileek beraiek ordaindu beharko dituzten matxurak konpontzeko eskatutako piezak eta osagarriak.
8. artikulua
Hornidura puntua BIZKAIKO Teknologia eta zientzia parkean (ZAMUDIO) egingo da: 60. km-an. HORNIDURA BOLTSAK AURTENGO EDIZIOKO ESKULEKUKO PLAKA JARRIRIK DAUKATENENTZAT BAKARRIK BANATUKO DIRA.
9. artikulua
ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROan eta EUSKADI plazan egongo dira partaideen ibilgailuentzako doako aparkalekuak (Zubiarteko 17:00ak arte izango da doakoa. Ordu horretatik aurrera ordaindu behar izango da). Kontuan hartu gainean bizikletak daramatzaten ibilgailuak ezin izango direla aparkaleku hauetan sartu.
10. artikulua
Bi autobus ere izango dira martxa uzten duten parte-hartzaileentzat, eta bi trailer ibiliko dira haien bizikletak eramateko.
11. artikulua
“BILBAO-BILBAO 2023” martxan, KASKOAren erabilera DERRIGORREZKOA da.
12. artikulua
Partaide bakoitzak bere ardurapean egingo du Martxa hau eta baldintza fisiko egokiak eta bizikletan ibiltzeko baldintza teknikoak dituela adierazten du. Antolakuntzak, txirrindularitza praktikatzeko gai dela egiaztatzen duen azterketa medikua egitea gomendatzen dio partaide bakoitzari.
13. artikulua
Bilbao-Bilbao zikloturista martxa ez da lehiaketa bat. Martxa honetan partaide asko izaten dira eta hau kontuan hartu beharreko datua da martxa egiteko momentuan. Abiadura eta maneiukortasuna kontrolpean egon behar dira momentu guztietan.
14. artikulua
Partaide guztiek, antolakuntzako pertsonak, auzokideak, langileak, beste partaideak, eta bidean aurkituko dituen pertsona guztiek, baita bereko eta besteren materiala errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
Behar izatekotan, parte-hartzaileek xede horretarako prestatutako komunak eta ARCON-eko edukiontziak erabiliko dituzte eta ez dute ezer bide ertzera botako ibilbidean zehar.
15. artikulua
Araudi hau betetzen ez duten, edota bere jarrerarekin bere edo besteen osasuna arriskuan jartzen duten parte-hartzaileek, martxatik kanpo uzteko eskubide guztiak erreserbatuta du antolakuntzak.
16. artikulua
Antolatzaileak eta laguntzaileak/babesleak ez dira probaren inskripzioan emandako opariek izan dezaketen funtzionamendu edo erabilera txarraren erantzuleak, ezta opariek izan ditzaketen ondorioen erantzuleak ere.
17. artikulua
Izen ematea pertsonal eta besterenezina da. Izena ematerakoan parte-hartzaileek “Bilbao Bilbao 2023” (informazio gehiago: www.bilbaobilbao.com webgunean) zikloturista martxa honen araudia eta baita balditza orokorrak eta datuen tratamendua onartzen dituzte.
18. artikulua
Behin betiko inskripzioa eta ordainketa egin ostean, ezinbesteak bultzatuta Martxa bertan behera utzi behar izango balitz, ez litzateke ordaindutakoa bueltatuko. Antolakuntzak ez du kontu egingo partaideen bizikletak edo beste ekipamenduak izan litezkeen maltxuretaz.
19. artikulua
Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Espainako Txirrindularitza Federazioak (RFEC) eta/edo Nazioarteko Txirrindulari-Batasunak (UCI) homologatutako txirrindularitza-lizentzia izatea, edo Zubiarte zentruan eguneko lizentzia izenpetzea, antolakuntzak emandako aseguruarekin. Hauek dira agintariek onartzen dituzten aseguru baliodun bakarrak. Proban parte hartzeko nahitaezko aseguruaren prezioa ordaintzetik ez du salbuetsiko erabiltzailea RFEC ez den beste federazio batean federatuta egotea (adibidez, Espainiako Triatloi Federazioan (RFET), Zikloturismo Federazioan (FCT), Mendi Federazioan...). RFEC lizentziaz bestelako kasu horietan, erabiltzaileak bere gain hartuko du proban parte hartzeko derrigorrezko aseguruaren (eguneko lizentzia) prezioa ordaintzea.