Bilbao Diputación foral de Bizkaia

Ibilbidea

Ibilbidea

Urtero bezala, ibilbide erakargarria, entretenigarria eta egiteko modukoa aukeratu dugu, betiere gutxieneko prestakuntzarik badutenentzat. Ibilbideak ez du mendi-zailtasun handirik bere 115 kilometroetan. 

Bizikletan ibiltzeko egokiak diren errepideetan aurrera eginez, itsasertzeko inguru ederrak igaroko dituzte parte-hartzaileek, eta ondoren, Bizkaiko barnealdeko haran eder eta bereizgarrietan sartuko dira.

Irteera

Irteera

Irteera DEUSTUKO ZUBItik egingo da, ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren ondotik. Gune hori izango da izena emateko eta ibilgailuak aparkatzeko tokia, biak ere orain arte erabilitako ibilbidearen ondoan, joan den urteetako Irteera-lekutik 200 metro eskasetara.

Goizeko 8:00etatik 9:00etara, partaide bakoitzak nahi duen taldean irten ahal izango du.

Batez besteko abiadura Irteera-ordua Helduera-ordua
20 Km/h 8:00 13:45
23 Km/h 8:15 13:15
26 Km/h 8:30 12:55
29 Km/h 8:45 12:42
32 Km/h 9:00 12:35
Herria Ibilitakoak Ibili gabea 20 Km/h 23 Km/h 26 Km/h 29 Km/h 32 Km/h
Bilbao (Irteera) 0 115 8:00 8:15 8:30 8:45 9:00
Getxo 15 100 8:45 8:54 9:04 9:16 9:28
Plentzia 25 90 9:15 9:20 9:27 9:36 9:46
Andraka 29 86 9:27 9:30 9:36 9:45 9:54
Butrón 36 79 9:48 9:48 9:53 9:59 10:07
Unbe 44 71 10:12 10:09 10:11 10:16 10:22
Sondika 52 63 10:36 10:30 10:30 10:32 10:37
Parque Tecnológico 60 55 11:00 10:51 10:48 10:49 10:52
Artebakarra 66 49 11:18 11:07 11:02 11:01 11:03
Mungia 70 45 11:30 11:17 11:11 11:09 11:11
Morga 90 25 12:30 12:09 11:57 11:51 11:48
Galdakao 103 12 13:09 12:43 12:27 12:18 12:13
Bilbao (Helmuga) 115 0 13:54 13:15 12:55 12:42 12:35

 

Helmuga

Helmuga

Parte-hartzaile guztiek 12:30etatik 14:00etarako tartean amaitu beharko dute ibilbidea. Kontuan hartuta 8:00etatik 9:00etarako tartean atera daitezkeela eta 12:30etatik 14:00etara iritsi, gehienez ere 6 ordu izango dituzte ibilbidea amaitzeko. Horrek esan nahi du orduko 19 kilometroko batez bestekoari eutsi beharko lioketela. Bestalde, 9:00etan atera eta 12:30etan iristea izango litzateke gutxieneko denbora, eta horrek esan nahiko luke ibilbidea 3 ordu eta 30 minutuan egin beharko luketela, orduko 32 kilometroko abiadan.

Ikus dezakegunez, zikloturisten eskaera guztiei erantzuteko adina aukera eskaintzen dira, ibilbidea egiteko batez besteko denborari dagokionez.

Hornidura

Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean. Bi hornidura puntu ezarriko dira partehartzaileentzako. Hornidura amaitzerakoan partehartzaileak ibilbide berean batuko dira.

Edari freskagarriak, ura eta abar eskainiko dira:

  • COCA-COLA
  • POWERADE

Hornidura gunearen mapa

Ibilbidearen mapa

Diseinu eta garapena : Laluca Komunikazioa