Bilbao Diputación foral de Bizkaia

Hasiera

Ongi etorri Bilbao Bilbao 2017 Nazioarteko Zikloturista Martxara

“BILBAO_BILBAO Zikloturisten Martxa” 1988. urte inguruan sortu zen, eta bi ezaugarri izan ditu batez ere bereizgarri hasiera-hasieratik; batetik, bere izaera berezia, eta bestetik, urtero-urtero parte-hartzaile asko eta era askotarikoak izaten dituela. 

Lehen ezaugarriari dagokionez, funtsezkoa izan da Proba hau zikloturistei zuzenduriko gertakaritzat ulertu izana hasieratik, eta hortaz, ziklista guztiei ateak ireki izana. Beraz, poztasun-iturri izan ohi da bertan parte hartzen duten guztientzat. Horrexegatik, hain zuzen ere, BILBAO-BILBAO proban era askotariko parte-hartzaileekin egiten dugu topo. Azken batean, bizikleta maite duten eta kirol eder hau eginez poztasuna hartzen duten guztiek har baitezakete parte bertan. 

Bigarren ezaugarriak, berriz, BILBAO-BILBAO probaren definizioaren eta ezaugarrien berri ematen du, eta parte-hartzaileen eskura jartzen diren era askotariko baliabideak hartzen ditu kontuan. Haien bidez, parte-hartzaile bakoitza “Martxako” benetako protagonista sentitzen da egun horretan.

Hortaz, eta printzipio horien arabera, ez da harritzekoa BILBAO-BILBAO proban 5 aldiz ematea irteera. Irteerak 15 minuturo ematen dira. Gainera, ez da inolako sailkapenik egiten, eta horrek aukera ematen dio parte-hartzaile bakoitzari “martxa” nahi duen eta komeni zaion bezala egiteko, betiere helmugara iristeko ordua errespetatuz. Une horretan, garaikur polit bana jaso ohi dute parte-hartzaileek.

Aitortu beharrean gara, urte hauetan guztietan lortutako emaitzek harridura eragin zigutela hasieran, nahiz eta hori pozgarria den betiere. Poztasun hori errepikatu egiten da milaka zikloturistak BILBAO-BILBAO proba gogo handiz egiten duten bakoitzean eta bizipen atsegingarriak lortzen dituztenean. Horregatik bilakatu dira horietako asko, hain zuzen ere, urteroko parte-hartzaile.

2017eko martxoaren 19an ikusiko gara!

Diseinu eta garapena : Laluca Komunikazioa