El Correo Digital Iberdrola Sui Broker Zubiarte Bilbao Bizkaia Kutxa



Araudia

1. artikulua
Cycle Clube-k antolatu dul 18 de martxoa , BILBAO-BILBAO 2012 Nazioarteko Zikloturista Klasika..

2. artikulua
PARTE-HARTZAILE GUZTIEK ZIRKULAZIO-ARAUAK ERRESPETATU BEHARKO DITUZTE, BAITA TRAFIKO-AUTORITATEEK ZEIN ANTOLAKUNTZAK EMANIKO ARGIBIDEAK JARRAITU BEHARKO ERE.

3. artikulua
BILBAO-BILBAO 2012 martxako parte-hartzaile izango dira soilik, izena emanda daudenak, kaskoa daramatenak eta aurtengo edizioari dagokion koadroko plaka jarririk dutenak. Horrez gain, 2. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko dute, Antolakuntzak ezarritako ordutegia eta ibilbidea bete beharko dituzte zorrozki, eta “erne ziklista-martxa” eta “ziklista-martxaren amaiera” adierazpenekin, hurrenez hurren, Martxa irekitzen eta ixten duten ibilgailuen artean joan beharko dute.

4. artikulua
Irteera Deustuko Zubian emango zaio martxari (ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren ondoan) 8:00etatik 9:00etara, 15 minutuan behin. Parte-hartzaile bakoitzak bere irteera-ordua aukeratu ahal izango dua.

5. artikulua
Helmuga Bilbon izango da, eta parte-hartzaileak 12:30etatik 14:00etarako tartean iritsiko dira. Denbora-tarte horretan iristen diren eta koadroko plaka daramaten parte-hartzaile guztiek eskubidea izango dute gertakari honetarako bereziki diseinatutako garaikurra eskuratzeko.

6. artikulua
”Martxan” zehar laguntza medikoa ere izango da, 10 sendagilek eta 8 OLTk osaturikoa. 8 anbulantzia ere izango dira.

7. artikulua
Laguntza teknikoa eskaintzeko 10 ibilgailu ere ibiliko dira parte-hartzaileen inguruan. Haien zeregina matxurak konpontzea izango da, nahiz eta parte-hartzaileek beraiek ordaindu beharko dituzten matxurak konpontzeko eskatutako piezak eta osagarriak.

8. artikulua
Hornidura PARKE TEKNOLOGIKOan (ZAMUDIO) egingo da: 49. km-an.

9. artikulua
ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROAan egongo da ibilgailuentzako aparkalekua, gainean bizikletak daramatzatenentzat izan ezik.

10. artikulua
Bi autobus ere izango dira martxa uzten duten parte-hartzaileentzat, eta bi trailer ibiliko dira haien bizikletak eramateko.

11. artikulua
BILBAO-BILBAO 2012 , martxa guztian zehar, KASKOA BEHARREZKOA izango da.

Clásica Cicloturista Bilbao-Bilbao
igandea, 2012.eko martxoak 18 - 8:00h - Bilbao (Bizkaia)
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña, desarrolla y mantiene bilbaobilbao.com