Irteera
Irteera DEUSTUKO ZUBItik egingo da, ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren
ondotik. Gune hori izango da izena emateko eta ibilgailuak aparkatzeko
tokia, biak ere orain arte erabilitako ibilbidearen ondoan, joan den
urteetako Irteera-lekutik 200 metro eskasera.
Parte-hartzaile bakoitzak irteera-ordua aukeratuko du, 8:00etatik
9:00etarako tartean, kontuan hartuz 15 minutuan behin izango direla
irteerak eta 5 irteera izango direla guztira. Aukeraketa hori parte-hartzaile
bakoitzak egin nahi duen batez bestekoaren araberakoa izango da, antolatzaileek
orduekin eta batez bestekoekin eginiko taulak aintzat hartuz.
| Batez
besteko abiadura |
Irteera-ordua |
Helduera-ordua |
| 20 Km/h |
8:00 |
13:45 |
| 23 Km/h |
8:15 |
13:15 |
| 26 Km/h |
8:30 |
12:55 |
| 29 Km/h |
8:45 |
12:42 |
| 32 Km/h |
9:00 |
12:35 |
| Herria |
Ibilitakoak |
Ibili
gabea |
20
Km/h |
23
Km/h |
26
Km/h |
29
Km/h |
32
Km/h |
| Bilbao (Salida) |
0 |
115 |
8:00 |
8:15 |
8:30 |
8:45 |
9:00 |
| Getxo |
15 |
100 |
8:45 |
8:54 |
9:04 |
9:16 |
9:28 |
| Plentzia |
25 |
90 |
9:15 |
9:20 |
9:27 |
9:36 |
9:46 |
| Andraka |
29 |
86 |
9:27 |
9:30 |
9:36 |
9:45 |
9:54 |
| Butrón |
36 |
79 |
9:48 |
9:48 |
9:53 |
9:59 |
10:07 |
| Unbe |
44 |
71 |
10:12 |
10:09 |
10:11 |
10:16 |
10:22 |
| Sondika |
52 |
63 |
10:36 |
10:30 |
10:30 |
10:32 |
10:37 |
| Parque Tecnológico |
60 |
55 |
11:00 |
10:51 |
10:48 |
10:49 |
10:52 |
| Artebakarra |
66 |
49 |
11:18 |
11:07 |
11:02 |
11:01 |
11:03 |
| Mungia |
70 |
45 |
11:30 |
11:17 |
11:11 |
11:09 |
11:11 |
| Morga |
90 |
25 |
12:30 |
12:09 |
11:57 |
11:51 |
11:48 |
| Galdakao |
103 |
12 |
13:09 |
12:43 |
12:27 |
12:18 |
12:13 |
| Bilbao (Llegada) |
115 |
0 |
13:54 |
13:15 |
12:55 |
12:42 |
12:35 |
Helmuga
Parte-hartzaile guztiek 12:30etatik 14:00etarako tartean amaitu beharko dute ibilbidea. Kontuan hartuta 8:00etatik 9:00etarako tartean atera daitezkeela eta 12:30etatik 14:00etara iritsi, gehienez ere 6 ordu izango dituzte ibilbidea amaitzeko. Horrek esan nahi du orduko 19 kilometroko batez bestekoari eutsi beharko lioketela. Bestalde, 9:00etan atera eta 12:30etan iristea izango litzateke gutxieneko denbora, eta horrek esan nahiko luke ibilbidea 3 ordu eta 30 minutuan egin beharko luketela, orduko 32 kilometroko abiadan.
Ikus dezakegunez, zikloturisten eskaera guztiei erantzuteko adina
aukera eskaintzen dira, ibilbidea egiteko batez besteko denborari
dagokionez.
Ibilbidea
Urtero bezala, ibilbide erakargarria, entretenigarria eta egiteko
modukoa aukeratu dugu, betiere gutxieneko prestakuntzarik badutenentzat.
Ibilbideak ez du mendi-zailtasun handirik bere 116 kilometroetan.
Bizikletan ibiltzeko egokiak diren errepideetan aurrera eginez, itsasertzeko
inguru ederrak igaroko dituzte parte-hartzaileek, eta ondoren, Bizkaiko
barnealdeko haran eder eta bereizgarrietan sartuko dira.
Ikusi profila
Hornidura
Toki horretan,
ERCORECA Supermerkatuak poltsa bana emango die parte-hartzaileei,
bereziki aukeratutako zenbait elikagairekin. Aurreko urteetako leku berdinean, Parke Teknologikoan, bi hornidura puntu ezarriko dira. Puntu horietara partehartzaileak helduko dira bi herrepideetatik. Hornidura egiterakoan partehartzaileak errepide batean batuko dira.
Edari freskagarriak, ura eta abar eskainiko ditu:
- COCA-COLA
- AQUABONA |