Metro Bilbao El Correo Digital Iberdrola Sui Broker Zubiarte Bilbao Bizkaia Kutxa



Ongi etorri BilbaoBilbao.com web orrialdera

“BILBAO_BILBAO Zikloturisten Martxa” 1988. urte inguruan sortu zen, eta bi ezaugarri izan ditu batez ere bereizgarri hasiera-hasieratik; batetik, bere izaera berezia, eta bestetik, urtero-urtero parte-hartzaile asko eta era askotarikoak izaten dituela.

Lehen ezaugarriari dagokionez, funtsezkoa izan da Proba hau zikloturistei zuzenduriko gertakaritzat ulertu izana hasieratik, eta hortaz, ziklista guztiei ateak ireki izana. Beraz, poztasun-iturri izan ohi da bertan parte hartzen duten guztientzat. Horrexegatik, hain zuzen ere, BILBAO-BILBAO proban era askotariko parte-hartzaileekin egiten dugu topo. Azken batean, bizikleta maite duten eta kirol eder hau eginez gozatua hartzen duten guztiek har baitezakete parte bertan.

Bigarren ezaugarriak, berriz, BILBAO-BILBAO probaren definizioaren eta ezaugarrien berri ematen du, eta parte-hartzaileen eskura jartzen diren era askotariko baliabideak hartzen ditu kontuan. Haien bidez, parte-hartzaile bakoitza “Martxako” benetako protagonista sentitzen da egun horretan.

Hortaz, eta printzipio horien arabera, ez da harritzekoa BILBAO-BILBAO proban 5 aldiz ematea irteera. Irteerak 15 minutuan behin ematen dira. Gainera, ez da inolako sailkapenik egiten, eta horrek aukera ematen dio parte-hartzaile bakoitzari “martxa” nahi duen eta komeni zaion bezala egiteko, betiere helmugara iristeko ordua errespetatuz. Une horretan, garaikur polit bana jaso ohi dute parte-hartzaileek.

Aitortu beharrean gara, urte hauetan guztietan lortut????šako emaitzek harridura eragin zigutela hasieran, nahiz eta hori pozgarria den betiere. Poztasun hori errepikatu egiten da milaka zikloturistak BILBAO-BILBAO proba gogo handiz egiten duten bakoitzean eta bizipen atsegingarriak lortzen dituztenean. Horregatik bilakatu dira horietako asko, hain zuzen ere, urteroko parte-hartzaile.

Datorren apirilaren 6an zain izango gaituzu!
Clásica Cicloturista Bilbao-Bilbao
6 de abril de 2008 - 8:30h - Bilbao (Vizcaya)
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña, desarrolla y mantiene bilbaobilbao.com